138. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Leozko Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko indargabetutzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, eta ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2209120