137. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Metautengo Udaleko alkate udalburuak, 2022ko uztailaren 4an emandako 36/2022 Ebazpenaren bitartez, bere eskumenak eskuordetu dizkio lehen alkateorde Cristina Zudaire Landari, kanpoan egonen baita 2022ko uztailaren 5etik 10era eta 19tik 31ra bitarte, biak barne; hori guztia, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa).

Hala, argitara ematen da, aipatutako araudiarekin bat.

Metautenen, 2022ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209719