137. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI / LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Herri-lurraren desafektazioa 9. poligonoko 393. lurzatian, Ozkaritzen. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen herri-lurra den Ozkaritzeko 9. poligonoko 393. luzatiaren 742 metro karraturen desafektazioa, ondoren, 9. poligonoko 400. lurzatiaren beste 742 metro karraturen ordez trukatzeko.

Ondorengo trukea helburu duen desafektazioaren hasierako onespenarekin batera, trukea arautuko duten pleguak onetsi egin ziren.

Argitara ematen da, hilabetez egin daitezen alegazioak, Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan xedatuari jarraikiz. Aipaturiko epean ez badira alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikotzat joko da.

Lizoainen, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2209519