137. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Plan Orokorraren informazio publikoa, behin-behineko onespenaren aurrekoa

Ezkabarteko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatutako gehiengoarekin, jendaurrean jartzea Udal Plan Orokorraren proiektua, behin-behineko onespena eman aurretik.

Hasierako onespena 2016ko abenduaren 22ko osoko bilkuran eman zitzaion, eta erabakia 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.7 eta 71.11 artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Udal Plan Orokorraren behin-behineko onespena Osoko Bilkurari aurkeztu aurretik, Udal Plan Orokorraren proiektua jendaurrean jartzen da berriz ere, hilabeteko epean, interesa duten pertsonek eta erakundeek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Espediente osoa interesdunen eskura egonen da Ezkabarteko Udalaren bulegoetan (Irungo errepidea 13, Orikain. PK 31194).

Ezkabarten, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2209520