137. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022rako plantilla organikoaren aldaketa, eta aldaketa hori jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2022ko ekainaren 23an.–Udalburua, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2209309