137. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuotaren murrizketa partziala behin betiko onartzea

Burlatako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, udal igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuotaren murrizketa partzialari hasierako onarpena ematea erabaki zuen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 95. zenbakian, 2022ko maiatzaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua) 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartzen da, eta argitaratzea agintzen, dagozkion ondorioetarako.

Akordioa:

2022ko maiatzaren 10etik abuztuaren 31ra bitartean udal-igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuota %40 murriztea onartzea. Deskontuaz gozatzeko, nahitaezkoa da urtebetez instalazioetan abonatutako pertsona gisa egotea.

Tasa aplikagarriak honela geratzen dira:

KATEGORIA

ERROLDATUEN SARTZEKO KUOTA

ERROLDATU GABEKOEN SARTZEKO KUOTA

Helduak

117 euro

168 euro

Gazteak (14-17 urte)

57 euro

84 euro

Haurrak (4-13 urte)

27 euro

42 euro

kategoria

Berriro sartzeko kuota

Helduak

70 euro

Burlatan, 2022ko ekainaren 29an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2209521