136. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA

Akats zuzenketa, 2022ko aurrekontuaren behin betiko onespenean

Oltzako Kontzejuaren aurrekontuaren behin betiko onespena argitaratzean akatsa gertatu da, Oltza Zendearena balitz bezala argitaratu baita; hori dela eta, berriz ematen da argitara eduki osoa:

“Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.950,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.150,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.300,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 13.850,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.450,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.300,00 euro.

Oltzan, 2022ko ekainaren 20an.–Kontzejuko burua, Isabel Mencos Arraiza.”

2022ko 126. aldizkarian, ekainaren 27an, argitaratu zen aurrekontua deuseztatua gelditzen da ondorio guztietarako.

Iruñean, 2022ko ekainaren 27an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2209395