135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2022an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena

2022ko ekainaren 28ko Alkatetzaren 551/2022 Ebazpenaren bidez onetsia.

DDBN (Identif.): 636553.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/esu/convocatoria/636553

Lehena.–Onuradunak:

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira, edozein forma juridiko dutela ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Agentzietan izena emanda dauden eta Zizur Nagusian erroldatuta dauden (gutxienez urtebeteko erroldatze-antzinatasunarekin) langabeak kontratatzen dituzten enpresak, baldin eta deialdian ezartzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea:

2022an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzaren helburua, herriko langabeen kontratazio-kopurua handitzea da, eta, horretarako, kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea enplegua sortzeko eta, ondorioz, Zizur Nagusiaren garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko.

Helburu hori lortzeko, lanaldi osoko eta lanaldi erdiko kontratazioetarako dirulaguntzak sustatzen dira, 6 hilabetetik gorako kontratu-iraupena badute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

2022an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

18.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2022ko abenduaren 1a izango da.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209615