135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2022-0285 zenbakidun Ebazpena eman zuen 2022ko ekainaren 28an; jarraian ematen da haren testu osoa.

2022ko uztailaren 18tik 29ra herritik kanpo egonen naizenez.

Ikusirik ezartzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Casto Alvero Gonzalezen esku uztea, 2022ko uztailaren 18tik 29ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Eskuordetze honek 2022ko uztailaren 18tik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da.

Cintruenigon, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2209423