135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

560E/2022 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Etxarri Aranazko Udal Plana 5. poligonoko 91., 92., 95., 96. eta 262. lurzatietan aldatzeari buruz. Aldaketaren sustatzailea SAT 678 Minueta da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da azpisailkapena aldatzea 5. poligonoko 91., 92., 95. eta 96. lurzatiei eta 262. lurzatiaren puska bati: nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko eta babes bereziko lurzorutik nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorura. Horrela bidea emanen da 5. poligonoko 262. lurzatian dagoen abeltzaintzako instalazioa handitzeko.

Aldaketaren eremua Lizarragabengoko herrigunetik ipar-mendebaldera dago, Erdontzako parajean, Lizarrusti errekaren eta lehendik dagoen abeltegirako bidearen artean. Lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria aldatuz gero, 55. artikuluan ezarritako erabilera-araubidea aplikatuko da eta nekazaritzako biltegiak eta abeltegiak baimentzen ahalko dira.

Proposamenak ez du ekarriko lurzatien erabilera aldatzea, belardiak eta laborantza lurrak izaten jarraituko baitute. Ingurumenaren ikuspegitik, Lizarrusti erreka nabarmentzen da bere bazterretako landarediarekin, Aralarko kontserbazio bereziko eremua Arakil ibaiko igarobidearekin lotzen duen elementua izateagatik. Udal planak berak 10 metroko babes eremua ezartzen du ur-ibilgu eta erreken bazterretan, eta eremu horretan ez da eraikuntza jarduerarik baimentzen. Beraz, bermatuta dago lotura-funtzio horretarako lekua egotea.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak duen informazioa eta uholde arriskuari dagokionez LAP2an ezarri den zonifikazioa kontuan izanik, urak har ditzakeen guneak ur-ibilgu eta erreketako babes eremuetan daude ia osorik, eta aldaketaren esparrua lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo dago. Lizarrusti errekarekin mugakide den aldean ur-bazterreko landaredi gune batzuk identifikatu dira (haltzadiak eta makaldiak). Beraz, proposatzen da gune horiek aldaketatik kanpo utzi eta ibai ingurunea babesteko lurzoruan sar daitezela.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Etxarri Aranazko Udal Plana 5. poligonoko 91., 92., 95., 96. eta 262. lurzatietan aldatzeari buruz. Aldaketak ez du ingurumenean eragin nabarmenik izanen, betiere Lizarrusti errekarekin mugakide den aldean aldaketaren eremutik kanpo uzten badira ur-bazterreko landaredi guneak. Aldaketaren sustatzailea SAT 678 Minueta da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Planeamendu Atalari eta Etxarri Aranazko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2209028