135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, onesten duena Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako Andosillako 4. poligonoko lurzati hauei dagozkien oinarrizko datuen berrikuntza kolektiboa, Andosillako Udalak eskatuta: 241, 1131, 1132, 1134, 1135, 1136, 1137, 1138, 1139, 1140, 1141, 1142, 1143, 1144, 1145, 1146, 1147, 1148, 1149, 1150, 1152, 1159, 1160, 1161, 1167, 1168,1169, 1170, 1171, 1172, 1173, 1174, 1175, 1176, 1177, 1178, 1179, 1180, 1181, 1182, 1183, 1184, 1185, 1186, 1187, 1188, 1189, 1190, 1191, 1533, 1681, 2024, 2025, 2026, 2027, 2028, 2029, 2030, 1678 eta 1679.

AURREKARIAK

Lehena.–Andosillako Udaleko alkateak 2021eko urtarrilaren 11n emandako 2021-0005 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen (aurrerantzean, NLAEKFL) 28 bis artikuluan ezarritakoarekin, ofizioz abiarazi zen Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako lurzati batzuen oinarrizko datuen berrikuntza kolektiboa, erregistroan jasotako datuak okerrak direla edo errealitatearekin bat ez datozela ulertuta. Lurzatiak “Los Huertos” aldean daude, Andosillako 4. poligonoan, eta honako hauek dira: 241, 1131, 1132, 1133, 1134, 1135, 1136, 1137, 1138, 1139, 1140, 1141, 1142, 1143, 1144, 1145, 1146, 1147, 1148, 1149, 1150, 1152, 1159, 1160, 1161, 1167, 1168, 1169, 1170, 1171, 1172, 1173, 1174, 1175, 1176, 1177, 1178, 1179, 1180, 1181, 1182, 1183, 1184, 1185, 1186, 1187, 1188, 1189, 1190, 1191, 1533, 1678, 1679, 1681, 2024, 2025, 2026, 2027, 2028 y 2030. Hala bada, ukitutako titularrei adierazpenak egiteko epea eman zitzaien, hilabetekoa, jabetza tituluak eta egoki irizten zioten gainerako dokumentazio gehigarria aurkez zezaten.

Bigarrena.–2021eko abuztuaren 6an, Andosillako Udaleko alkate udalburuak beste ebazpen bat eman zuen, jendaurrean jartzeko Lur-ondasunen Erregistroan gaizki edo errealitatearekin bat etorri gabe inskribatutako lurzati horien oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako prozedura.

Aipatu adierazpen-aldia bukaturik, eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Andosillako Udalak delako eremuaren beste mugaketa grafiko bat egin zuen lurzatien planoan, behar diren titulartasunak, azalerak, ezaugarriak eta ukitutako higiezinen balorazioa esleituta. Kontuan hartu ziren, orobat, aurkeztutako dokumentazioa, informazio grafiko nahiz osagarriaren multzoa eta, behar izan zenean, Andosillako Udalaren zerbitzuko katastroko teknikariek tokian bertan egindako egiaztatze lanak.

Hirugarrena.–Berritu beharreko eremuan dauden higiezinak grafikoki mugatzeko eta karakterizatzeko lana bukaturik, 2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan, Andosillako Udalaren iragarki bat argitaratu zen. Hartan, bat etorriz NLAEKFLren 28 bis artikuluko 4. apartatuan ezarritakoarekin, aditzera ematen zen jendaurrean egonen zela 15 egunez, gutxienez, udal bulegoetan, ukitutako higiezinen mugaketa grafiko, karakterizazio eta balorazio berria, eta interesdunek epe horretan eta hura bukatu eta hurrengo hamabost egunean alegazioak aurkez zitzaketela, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari zegokienez.

Laugarrena.–Toki-entitateak Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari jakinarazi dizkio mugaketa berria egiteko gauzatutako jarduketak, espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko. Horretarako baliatu ditu Lurraldeari buruzko Informazioa Kudeatzeko Garapen Informatikoa (aurrerantzean, LIKGI) deritzon programa (2021-1-254 A A espediente zenbakia, 2021eko azarokoa) eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoa (idazkiaren erregistro zenbakia: 2021-1332890, azaroaren 24koa).

KONTSIDERAZIO JURIDIKOAK

Lehena.–Andosillako Udala Lur-ondasunen Erregistroaren oinarrizko datuak aldatzeko prozedura tramitatzen ari da. Prozedura “lurzatien planoan zehaztutako udal eremu bateko oinarrizko datuen berritze kolektiboaren prozedura” arautzen duen NLAEKFLen 28 bis artikuluan aurreikusita dago.

Andosillako Udala espediente honen bidez izapidetzen ari den oinarrizko datuen berritze kolektiboak Andosillako 4. poligonoko lurzati hauek osatzen duten planoko eremuari eragiten dio: 241, 1131, 1132, 1134, 1135, 1136, 1137, 1138, 1139, 1140, 1141, 1142, 1143, 1144, 1145, 1146, 1147, 1148, 1149, 1150, 1152, 1159, 1160, 1161, 1167, 1168,1169, 1170, 1171, 1172, 1173, 1174, 1175, 1176, 1177, 1178, 1179, 1180, 1181, 1182, 1183, 1184, 1185, 1186, 1187, 1188, 1189, 1190, 1191, 1533, 1681, 2024, 2025, 2026, 2027, 2028, 2029, 2030, 1678 eta 1679. Udalak igorritako agirien artean dagoen txostenaren arabera, prozedura abiarazteko arrazoia izan da Andosillako katastroa, bere garaian, gaizki ezarri zela.

Bigarrena.–NLAEKFLren aipatu 28 bis artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoari jarraituz, Andosillako Udalak mugaketa egiteko gauzatutako jarduketen gaineko dokumentazioa igorri dio Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari, LIKGI programa baliatuta eta laugarren aurrekarian adierazitako agirien bidez.

Bestalde, artikulu bereko 7. apartatuak honako hau ezartzen du: “Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du, ukitutako higiezinen oinarrizko datuen berrikuntza onesteko eta Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean inskribatzeko, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.”

Horrenbestez, aipatu aginduan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Andosillako udalerriko 4. poligonoko lurzati hauen oinarrizko datuen berrikuntza kolektiboa onestea Lur-ondasunen Erregistroan, toki entitateak eskatuta: 241, 1131, 1132, 1134, 1135, 1136, 1137, 1138, 1139, 1140, 1141, 1142, 1143, 1144, 1145, 1146, 1147, 1148, 1149, 1150, 1152, 1159, 1160, 1161, 1167, 1168,1169, 1170, 1171, 1172, 1173, 1174, 1175, 1176, 1177, 1178, 1179, 1180, 1181, 1182, 1183, 1184, 1185, 1186, 1187, 1188, 1189, 1190, 1191, 1533, 1681, 2024, 2025, 2026, 2027, 2028, 2029, 2030, 1678 eta 1679.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ohartarazita ukitutakoek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena.–Oinarrizko datuei buruz onetsitako berrikuntza kolektiboa Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean gehitzea, berrikuntza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Andosillako Udalari jakinaraztea, oinarrizko datuei buruz onetsitako berrikuntza kolektiboa Lur-ondasunen Erregistroan gehituta ukitutako lurzatien katastroko titularrei horren berri eman diezaien banan-banan, horiek egiazki ezagut dezaten aldaketa.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2207720