134. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udaleko community manager lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzurako. Izendapen-proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 27an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren zerbitzurako community manager lanpostu bat, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa,oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ekoan, argitaratutako deialdiaren laugarren oinarriko 9.1 puntuarekin, honako hau erabakitzen da: kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena onestea Carlos Merino Nogal jaunaren alde, deitutako oposizio-lehiaketa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.

Interesdunak 30 egun naturaleko epea du proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 9.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalean aurkezteko.

Iruñean, 2022ko ekainaren 27an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2209541