134. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibil bat egiteko

Ezkontza zibil bat eginen da udaletxean 2022ko uztailaren 4an. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Fidel Francisco Urriza Tolosak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, bat etorriz ezarrita dagoenarekin 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak, 2022ko ekainaren 9ko 47/2022 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu du:

1.–Fidel Francisco Urriza Tolosa zinegotziaren esku uztea ezkontza hori egitea.

2.–Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2209512