134. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

554/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 110/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Ainara Aicua Royo andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Ainara Aicua Royo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 27ko 89E/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ebatzi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietetikako teknikari espezialisten 7 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka eta lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 110/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea, Ainara Aicua Royo andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 27ko 89E/2022 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Ebazpen horren bidez, ebatzi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietetikako teknikari espezialisten 7 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka eta lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2209388