133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

105C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31003835011991), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 3an sartu zena, enpresaburuen ordezkaritzak (Nafarroako Ikastolen Elkartea) eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (LAB) 2022ko otsailaren 17an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208691