133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

104C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako gizarte ekintza eta esku-hartzearen sektoreko I. hitzarmen kolektiboaren aldaketa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena. Hitzarmen kolektibo hori 2021eko apirilaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako gizarte ekintza eta esku-hartzearen sektoreko I. hitzarmen kolektiboa 2021eko apirilaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 2022ko urtarrilaren 26an, berriz, ANEIS Nafarroako Esku-hartze Sozialeko Entitateen Elkarteak eta LABeko CCOOko eta UGTko ordezkari sindikalek hitzarmen kolektibo hori aldatzeko akordioa sinatu zuten eta erregistro honetan jaso genuen 2022ko maiatzaren 17an. Hortaz, akordioaren testua ikusita eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Akats zuzenketa:

Nafarroako gizarte ekintza eta esku-hartzearen sektoreko I. hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208692