133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

103C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zuraren eta kortxoaren merkataritzako sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da zuraren eta kortxoaren merkataritzako sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31001955011981), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 13an sartu zena, enpresen ordezkariek (Nafarroako Zuraren Enpresaburuen Elkartea) eta sindikatuetako ordezkari batzuek (UGT ) 2022ko apirilaren 7an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako zuraren eta kortxoaren merkataritzako sektorerako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208693