133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-815

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Lerateko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: El Regacho sakana.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Gesalatz (Nafarroa).

Urtean gehienez 20.000 m³ isuriko dira, eta honela tratatuko dira: ponpaketa eta erretenzio-tanga, dekantazio primarioa, iragazki biologikoaren bidezko iragazketa, dekantazio sekundarioa, harearen bidezko iragazkia eta putzuratzea, 1.500 biztanlerako dimentsionatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko ekainaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208863