133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko ekainaren 22an entitatearen bilkura aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako lehenengo aldaketa.

Espediente administratiboa bizilagunen nahiz interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz (aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2022ko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2209272