133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

95C/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Clínica Arcángel San Miguel SA enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Clínica Arcángel San Miguel SA enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31001302011985), erregistro honetan 2022ko martxoaren 25ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (CCOO 11 ordezkari eta ELAko 2) 2022ko urtarrilaren 17an izenpetu eta 2022ko apirilaren 6an zuzenduta, jarraikiz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoari. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Clínica Arcángel San Miguel SA enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2207581