133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza, aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izan zitzan ondorioak.

Onespenaren erabakia 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta eranskina osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA ARAUTZEN DUENA

Zenbatekoak

A) Festetako postuak eta barrakak: 100 euro epealdi bakoitzeko.

B) Kaleko salmenta, merkatu txikia: 240 euro urtean.

C) Hainbat gaitako postuak ferietan eta bestetan: 3 euro egunean.

D) Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 35 euro urtean.

E) Jarduera ekonomikoen aprobetxamenduak, baldin bizilagunen onurarako zerbitzua egiten badute: 1,50 euro/m² egunean.

F) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jartzea:

–Kargatzeko puntua jartzeko baimen bakoitza, 30 euro.

–Aprobetxamendu tasa, 0,15 euro/m² egunean.

G) Okupazio berezia, terraza jartzeagatik: 5 euro/m² urtean.

Esan, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2209282