133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajaren espedientea, preskripzioagatik. Behin betiko onespena

Argitara eman zen ekitaldi itxietako zenbait eskubide eta betebeharren bajaren espedientea hasiera batez onesteko erabakia (2022ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 1ekoa, eta 2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa), Eskubide eta betebehar horiek kobratu gabe zeuden eta preskripzioagatik ematen zaie baja. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da, Osoko Bilkuraren aipatu erabakian jasotzen denez.

Ediktu honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; b) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; c) gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Puiun, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2209285