133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Etxeko laguntzaren zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo etxeko laguntzaren udal zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren 8. artikuluko aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2209186