133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 25ean egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen esleiturik gabe geldituriko larreetarako herri-lurzatiak sobre itxiko prozeduraren bidezko enkantean jartzea. Hori guztia, bat etorriz Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Herri-lurren Ordenantzaren 39. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Eskabideak Udal erregistroan aurkeztuko dira hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lurzatien eta balorazioen zerrenda udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lizoainen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2209176