133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko Orokorreko Eraikingintza eta urbanizazio ordenantzaren 111. artikuluan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea Udal Planeko eraikuntza eta urbanizazio ordenantzen 111. artikulua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdun legitimoek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batean onetsitako ordenantza Larraungo iragarki-taulan paratuko da.

Mugiron (Larraun), 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2209239