133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

93C/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Tradisa Greenparc SL enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Tradisa Greenparc SL enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100061012012), erregistro honetan 2022ko martxoaren 21ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko martxoaren 9an sinatua eta 2022ko apirilaren 5ean zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tradisa Greenparc SL enpresaren hitzarmen kolektiboa, Iruñeko lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2207579