133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik, oporrak direla eta, herritik kanpo egonen naizela 2022ko ekainaren 25etik uztailaren 4ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari,

EBAZTEN DUT:

1.–Lehen alkateorde José Antonio Asenjo Chocarroren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, ekainaren 25etik uztailaren 4ra, biak barne.

2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berbintzanan, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2209348