133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1190/2022 Ebazpena, 2022ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntzako Graduaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2019ko uztailaren 26ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2019ko abuztuaren 22an argitaratu baitzen 201. zenbakiko BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko abuztuaren 19ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eman zion idazketaren arabera, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntzako Graduko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2022ko ekainaren 20an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntzako Graduko tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Osasun Zientziak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Oinarrizko prestakuntza

72

Nahitaezkoak

219

Aukerakoak

6

Kanpoko praktikak

51

Gradu Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

360

Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:

JAKINTZA-ARLOA

IRAKASGAIA

ECTS

IKASTURTEA

Osasun Zientziak

Giza Anatomia

18

1.a

Biologia

12

1.a eta 2.a

Biokimika

6

1.a

Fisika

6

1.a

Fisiologia

18

1.a eta 2.a

2.a

Psikologia

6

Estatistika

6

2.a

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

IKASTURTEA

Giza Gorputzaren Morfologia, Egitura eta Funtzioa

66

Giza Anatomia

Oinarrizkoa

18

1.a

Biologia

Oinarrizkoa

12

1.a eta 2.a

Biokimika

Oinarrizkoa

6

1.a

Fisika

Oinarrizkoa

6

1.a

Fisiologia

Oinarrizkoa

18

1.a eta 2.a

Psikologia

Oinarrizkoa

6

2.a

Medikuntza Soziala, Komunikaziorako Trebeziak eta Ikerketaren Hastapenak

39

Estatistika

Oinarrizkoa

6

2.a

Deontologia, Bioetika eta Komunikazioa

Nahitaezkoa

6

2.a

Medikuntza Soziala

Nahitaezkoa

21

2.a, 3.a eta 6.a

Zientzia Medikorako Sarrera

Nahitaezkoa

6

1.a

Giza Prestakuntza Klinikoa

105

Organo eta Sistemen Patologia

Nahitaezkoa

72

3.a, 4.a eta 5.a

Praktika Medikoaren Eremu Klinikoak

Nahitaezkoa

33

4.a, 5.a eta 6.a

Prozedura Diagnostiko eta Terapeutikoak

45

Prozedura Diagnostikoak

Nahitaezkoa

28,5

2.a eta 3.a

Prozedura Terapeutikoak

Nahitaezkoa

16,5

2.a eta 3.a

Medikuntza Integratu Pertsonalizatua

36

Medikuntza Integratu Pertsonalizatua

Nahitaezkoa

36

1.a, 2.a, 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a

Aukerakoak

6

Aukerakoak

Aukerakoa

6

5.a

Tutoretzapeko praktikak eta Gradu Amaierako Lana

63

Txandakako Praktiken Programa Orokorra

Praktikak

51

2.a, 3.a, 5.a eta 6.a

Gradu Amaierako Lana

GALa

12

6.a

Iragarkiaren kodea: F2209275