133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2022 EBAZPENA, ekainaren 23ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak ezartzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Elkarren ordezko izendatzea, aldi baterako, horietako karguren bat hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria eta Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.

2. Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 23an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irizar.

Iragarkiaren kodea: F2209249