131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04317 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Beatriz Goldaraz Zarranz.

Ibai edo errekaren izena: Araxes.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Araxes-1/0400/140

Udal-mugartea eta probintzia: Betelu (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra horren bidez, 5 metro konpondu nahi dira harri-lubetazko horma batean. Konponketan, harri-lubetazko horma bat eginen da, hormigoizko zapata batekin. Metro bateko altuera eta 1,60 metroko lodiera izanen ditu oinarrian, eta 2,50 metroko altuera ibilguaren gainean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beteluko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko ekainaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2208851