131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-OC-249

Ana María Gracia Ruiz de Gordejuelak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ana María Gracia Ruiz de Gordejuela.

Xedea: zuhaitzak landatzea 23,06 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 9,88 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoa polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Granja Fría, poligonoa: 1; lurzatia: 667 (zati bat), 620, 628, 629 eta 618.

Udalerria: Milagro (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu 72. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, zeina maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko ekainaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208712