131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-772

José Luis Carnicer Carrillo de Albornoz, Alicia Carnicer Carrillo de Albornoz, María Victoria Piedrafita Carnicer, Marcos Piedrafita Carnicer eta José Miguel Navarro Sola jaun-andreek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, El Olivo de Arriba izeneko alderdian (1. poligonoa, 613. lurzatia), Milagroko udal-mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko ekipoa xurgatze-ponpa bat izanen da, 60 ZP-ko traktore batek eragindakoa, 97,22 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 8,07 hektareako arbendolondo eta orburuen eremu bat uholde bidez ureztatzeko erabiliko da, Milagroko udal-mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 610., 607., 609. eta 613. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 35.659 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 2,337 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208528