131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorrak ehizatzeko txartelen salmenta. 2022-2023ko denboraldia

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun eurotan (gehi BEZa) bakoitza. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Batzarrearen bulegoetan (Ibarreko etxea - Aribe) daude, interesdunen eskura, bai eskabide-eredua bai baldintza-agiria, arautzen dituena txartelak emateko prozedura eta haien aprobetxamendua.

Ariben, 2022ko ekainaren 7an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2208427