131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalbatzaren ordainsariak

Untzueko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2021eko otsailaren 23an hartutako erabakia, Udalbatzako kideen ordainsariei buruzkoa, zeina argitaratu baitzen 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an. Aldaketak hauxe dio:

Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

• Zinegotzi bakoitzak 1.250,00 euro jasoko ditu urtean dedikazioagatik eta bileretara joateagatik, hala udaletxean (osoko bilkurak) nola handik kanpo egiten diren bileretara (udala kide den kide anitzetako organoak).

• Zinegotziren bat ez bada joaten Udalaren ohiko osoko bilkuretara edo bilkura berezietara, 250 euro kenduko zaizkio lehenago aipatutako zenbateko horretatik.

• Alkateak jasoko du Untzueko Udalaren urte bakoitzeko aurrekontuan sobera gelditzen den zenbatekoa, alegia, aurrekontuan udalkideen ordainsarietarako izendatzen den kopurutik lehenago aipatutako zenbatekoak kendu ondoren gelditzen dena.

Bigarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dutela karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, bat etorriz behar den arauan xedaturikoarekin, hots, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsak zer zenbateko izanen duen eta nola banatuko den ezartzen duen arauan eta haren legezko aldaketetan xedaturikoarekin.

Laugarrena.–Osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Erabaki hori interesdunei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2208998