131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Itxitako ekitaldietako obligazioen preskripzioa

Untzueko Udalak 2022ko ekainaren 16an osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, onesten da honako obligazio publiko hauen preskripzio-deklarazioa:

Gastu-aurrekontu itxiak:

–Urtea: 2015. Dokumentua: 2016000003. Zenbatekoa: 622,30 euro. Kontzeptua: Ordainsaria. Interesduna: 72677590M.

Gainera, kontabilitateko akatsak zuzenduko dira, itxitako ekitaldietako ordaintzeke dauden obligazioen hasierako saldoa aldatuz:

Gastu-aurrekontu itxietako hasierako saldoak aldatzea:

–Urtea: 2016. Azalpena: Errentan emandako pisuetako gasa. Kontabilitatea: 23,85.

Oharrak: Udal-gasturik ez. Hasierako saldoa aldatzea: - 23,85.

Era berean, espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez, interesdunek azter dezaten eta, hala, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin ulertuko da egin dela interesdunei egin beharreko jakinarazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Alegaziorik ez badago, erabaki hori behin betikotzat joko da.

Obligazioen eta aurrekontuetatik kanpokoen preskripzioa behin betikotzat jotzen denean, izaera publikoko obligazio horiek azkendutzat joko dira, eta baja emanen zaie dagozkien kontuetan.

Untzuen, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2208985