131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Eskubideen preskripzioa eta akats zuzenketa ekitaldi itxietako kontabilitatean

Olorizko Udaleko Kontuen Batzorde Bereziari txostena igorri ondoren, 2022ko martxoaren 23an Alkatetzaren 2022-0028 Ebazpena eman zen, 2022ko maiatzaren 5ekoa, eta hura berronetsi egin zen Olorizko Udalak 2022ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran. Ebazpen horren bidez, preskribitutzat jo dira kobratu gabe zeuden zenbait eskubide, 2008tik 2017ra bitarteko ekitaldi itxietakoak (biak barne), 18.278,81 euro egiten zutenak, eta kontabilitateko akatsak zuzendu dira, ekitaldi itxietako diru-sarreren emaitzak gorantz aldatuta, 204,27 euroko saldo positiboekin eta 25.643,06ko saldo negatiboarekin, oker kontabilizatu baita ordainagiri bat Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari dagokiona.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, eta eskuragarri egonen da espediente honetan jasotako dokumentazioa. Interesdun orok horri buruzko informazioa eskatzen ahalko du Olorizko Udalaren Idazkaritzan.

Untzuen, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2208984