131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

7D/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena gordailutu dela UNIÓN GENERAL DE TRABAJADORES DE NAVARRA (sigletan UGT NAVARRA) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000246; lehengo gordailu zenbakia: 31/181).

Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Augusto Paredes Anton jaunak egin zuen, 31/2022/000034 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan jakinarazten da ezen Nafarroako UGTren XII. Kongresuan, 2021eko martxoaren 5ean egindakoan, sindikatuaren estatutuen zenbait artikulu aldatzea onetsi zela, Espainiako UGTren Kongresu Konfederalak 2021eko maiatzaren 18an, 19an eta 20an onetsitakoari jarraikiz.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2208690