131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea 2022ko maiatzaren 11n egin bilkuran onetsi zen hasiera batez, eta argitara eman zen 2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 445,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 12.355,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira 19.800,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.535,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.190,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 19.725,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

San Vicenten, 2022ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2209177