131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODAS

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko maiatzaren 5eko bilkuran hasiera batean onetsi zen 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren eta betearazpen oinarrien espedientea, eta 2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 160,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.125,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 59.330,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 65.615,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 6.386,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.132,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 51.510,00 euro.

Gastuak, guztira: 60.028,50 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Arripodasen, 2022ko ekainaren 23an.–Kontzejuko burua, Alberto Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2209283