131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Itxitako ekitaldietako obligazioen preskripzioa

Olorizko Udalak 2022ko ekainaren 16an osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, onesten da honako obligazio publiko hauen preskripzio-deklarazioa:

Gastu-aurrekontu itxiak:

URTEA

DOKUMENTUA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

INTERESDUNA

2016

2016001430

54,45

Garbitketa

J71012660

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuak:

URTEA

DOKUMENTUA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

INTERESDUNA

2017

2017001613

220,00

Aurrekontuetatik kanpoko 207

Ezezaguna

Era berean, espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez, interesdunek azter dezaten eta, hala, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Alegaziorik ez badago, erabaki hori behin betikotzat joko da.

Obligazioen eta aurrekontuetatik kanpokoen preskripzioa behin betikotzat jotzen denean, izaera publikoko obligazio horiek azkendutzat joko dira, eta baja emanen zaie dagozkien kontuetan.

Oloritzen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2208974