131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren apirilaren 27ko 19/2022 eta ekainaren 1eko 23/2022 Ebazpenen bitartez, Jaurrietako Udaleko alkate udalburuak bi ezkontza zibil egiteko eskumena eskuordetu die Amaia Ayarra Adot eta Ander Esarte Eseverri zinegotziei, hurrenez hurren.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Jaurrietan, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2209174