131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garraldako Udalak, 2022ko ekainaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garraldan, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2209284