131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Barañaingo Udalaren 2022rako plantilla organikoan, Udaltzaingoko agenteen osagarriei buruz.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2209056