131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 20ko 2022-0041 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Amparo Labeaga Díaz de Cerioren esku utzi du heldu den 2022ko abuztuaren 22an udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aguilar Kodesen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2209046