131. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 17an hartua, zeinaren bidez onesten baita Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidea.

Lehena.–Gobernu Kontseiluak oinarrizko helburu hauek ezarri ditu Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) instalazioen erabilera arautzeko:

1. Instalazio horien helburu nagusia da errentagarritasun soziala lortzea, eta, horretarako, ezinbestekoa da orain baino gehiago erabil daitezela.

2. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren mendeko instalazioek eta espazioek kirol programei eta gazteentzako jarduerei lehentasuna eman diezaietela ahalbidetzea.

3. Gazteen prestakuntza integrala erraztea nazioarteko, estatuko, autonomia erkidegoko eta tokiko erakunde guztiek bizikidetzarako eta tolerantziarako esparruaren barnean sustatzen dituzten programa, jarduera eta ekintzen bidez.

4. Bide ematea edozein pertsonak edo taldek eskaera egin dezan gazteen aterpeak eta aterpetxeak erabiltzeko, erreserbatuta ez dauden ordu eta egunetarako.

5. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak sustatzen dituen jarduerak garatzen laguntzea eta horiei babesa ematea.

Helburu horiek lortzeko, erabaki da Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena ematea honako hauek egiteko:

1. Baimena ematea, ebazpen bidez eman ere, deskontuak aplika dakizkien Nafarroako gazte-elkarteei, Institutuak kudeatutako zentroetan ostatu hartzeagatiko prezioan, baldin eta instalazioan garatzen den jarduerak lotura badu elkartearen helburuekin, eta elkarteek konpromisoa hartzen badute zentroa sustatzeko edo haren publizitatea egiteko.

Aplikatzen ahal den deskontua %75ekoa izanen da urtean lehenengoz erabiltzen denean; %50ekoa, bigarrenez, eta %25ekoa hirugarrenez. Ostatu hartzearen eta aretoak erabiltzearen prezioaren gainean aplikatuko da deskontua, sekula ez mantenuarenaren gainean. Gehienez ere, ostatu hartutako bi gautan aplikatuko da deskontua. Bi gau baino gehiagotan ostatu hartuz gero, deskontua gaurik garestienei aplikatuko zaie. Deskontu horiek 20 eguneko aurrerapenarekin eskatu behar dira, gutxienez ere. Gazte-elkarte ez direnei ere aplikatu ahal izanen zaizkie goian deskribatutako deskontuak, baldin eta egonaldian gauzatzen badute NGIren helburuekin lotura estua duen jarduera bat. Gazte-elkarteei ezarritako baldintza berberak bete beharko dituzte.

2. Prezio horiek alde batera utzita, instalazio hauek erabiltzeko itunak edo hitzarmenak izenpetzea elkarte, ikastetxe, toki erakunde edo, oro har, edozein erakunde edo entitaterekin, publikoa zein pribatua, bi aldeen onurarako.

Bigarrena.–Ezartzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatzen dituen zentroak eta instalazioak erabiltzeko gehieneko prezioen eta tarifen eta arau orokorren araubide hau:

Belbieretxea Gazteen Aterpea (Doneztebe).

1. Taldeko prezioak, igarotako gau bakoitzeko:

Astelehenetik ostiralera

136,65 euro/gaua

Larunbat, igande edo jaieguna

240,51 euro/gaua

Asteburua (larunbata eta igandea)

459,16 euro

Taldeko kide guztiek gazte txartela badute, prezio horien gainean %10eko deskontua aplikatuko da.

Gerta daiteke NGIko zuzendari kudeatzaileak onetsi izana ostatu hartzeagatiko zenbatekoan murrizketaren bat aplikatzea. Horrelakoetan, gutxienez ere 15 lagunek hartu beharko dute ostatu.

2. NGIk antolatutako edo sustatutako jardueretan ez da ordaindu beharko ez instalazioak erabiltzeagatiko gasturik, ez eta ostatatze gasturik ere.

3. Tokiaren erreserba.

Aterpean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek zenbateko osoaren %25era arteko gordailua egin beharko du, eta erreserba formalizatzeko konturako dirutzat hartuko da, baita fidantzatzat ere, baldin eta erreserba horren izenean ostatu hartu duten pertsonek instalazioetan kalteak egiten badituzte.

Erreserba egiteko gordailua itzuliko da, oso-osorik, baldin eta erreserba ezeztatzen bada, gutxienez ere, sarrera-eguna baino 60 egun lehenago. Erreserba ezeztatzen baldin bada sarrera-eguna baino 30 egun lehenago, erreserba egiteko gordailuaren ehuneko 50 itzuliko da. Erreserba ezeztatzen baldin bada 30 egun edo gutxiago falta direnean sarrera-egunerako, ordaindutakoa ez da itzuliko.

Hirugarrena.–Gehieneko prezio eta tarifen araubide hau ezartzen da, zeina aplikatuko baita Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zentro eta instalazioetatik enpresa adjudikaziodunek kudeatutako horiek erabiltzean. Prezio hauek BEZa barne hartzen dute.

Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitako zentro hauen kudeaketa integrala enpresa pribatuei adjudikatu zaie. Beraz, enpresa horiek izanen dira instalazio horietan aplikatu beharreko prezioak zehazten dituztenak. Hala ere, gehieneko honako prezio hauek onesten dira, enpresa horiek errespetatu beharko dituztenak:

Baztan Gazteen Aterpetxea (Lekaroz, Baztan).

Ostatu hartzea:

BI LAGUNENTZAKO GELA

SEI LAGUNENTZAKO GELA

Ostatu hartzea eta gosaltzea

27,33 euro

22,41 euro

Mantenu erdia

33,34 euro

28,42 euro

Mantenu osoa

42,09 euro

37,17 euro

Okupatu gabeko ohea

6,56 euro

5,47 euro

Beste zerbitzu batzuk:

20 lagunentzako aretoa

13,12 euro

40 lagunentzako aretoa

16,40 euro

Apartamentua (gehigarria)

16,40 euro

Bazkaria edo afaria

8,75 euro

Getadarko Gazteen Aterpea.

Taldeko prezioak, igarotako gau bakoitzeko:

Astelehenetik ostiralera: 235,45 euro/gaua.

Larunbat, igande edo jaieguna: 402,85 euro/gaua.

Asteburua (larunbata eta igandea): 676,40 euro.

Laugarrena.–Erabaki honetan jasotako tarifa eta gehieneko prezio guztiak urtero eguneratuko dira Nafarroako KPIren arabera.

Akordio honetan ezarritako tarifa eta gehieneko prezio guztiak aplikatuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–NGIko Gobernu Kontseiluko burua, Javier Remírez Apesteguía.–Idazkaria, Iñaki Chourraut Aguirre.

Iragarkiaren kodea: F2207578