13. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

100E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bitartez xedatzen baita argitaratzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 2021eko abenduaren 21ean hartutako Erabakia. Horren bidez, batera baimendu zen Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, behar diren jarduketak egin ditzan Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregia birgaitzeko proiektuan zehaztutako obren exekuzioa eta zuzendaritza kontratatzeko eta Nafarroako Memoriaren Institutua eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia izan dadin moldatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. Apartatuan xedatutakoarekin bat, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, 2021eko abenduaren 21eko Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, behar diren jarduketak egin ditzan Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregia birgaitzeko proiektuan zehaztutako obren exekuzioa eta zuzendaritza kontratatzeko eta Nafarroako Memoriaren Institutua eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia izan dadin moldatzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 2021eko abenduaren 21eko Erabakia, foru agindu honi eranskin gisa gehitu zaiona. Erabaki horren bidez, batera baimendu zen Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea behar diren jarduketak egin ditzan Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregia birgaitzeko proiektuan zehaztutako obren exekuzioa eta zuzendaritza kontratatzeko eta Nafarroako Memoriaren Institutua eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia izan dadin moldatzeko.

2. Foru agindu hau igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusira, Ondare Zerbitzura, eta Ekonomia eta Ogasuneko eta Herritarrekiko Harremanetako departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuari behar diren jarduketak egin ditzan Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregia birgaitzeko proiektuan zehaztutako obren exekuzioa eta zuzendaritza kontratatzeko eta Nafarroako Memoriaren Institutua eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia izan dadin moldatzeko

Ana Ollo Hualde andrea, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak,

Elma Saiz Delgado andrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak

ADITZERA EMATEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 25/2019 Ebazpenaren bidez, Rozalejoko markesaren jauregia izeneko eraikina Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxiki zitzaion.

Bigarrena.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak asmoa du eraikinak behar dituen birgaitze eta egokitze obrak egiteko, baina ez du ez giza baliabiderik ez baliabide teknikorik lan horiek egiteko behar diren espediente administratiboak prestatu, izapidetu, esleitu eta gauzatzeko. Jauregia birgaitzeko obraren aurrekontua 7.959.422,35 eurokoa da (BEZa barne) eta obra horiek egiteko aurreikusitako epea 22 hilabetekoa da.

Hirugarrena.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 271/2019 Dekretuan ezarritako eskumenaren titularra baita, ez du ez giza baliabiderik ez baliabide teknikorik atxikitako eraikinaren birgaitze lanetarako behar diren espediente administratiboak prestatu, tramitatu, esleitu eta gauzatzeko.

Laugarrena.

Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak sektore publikoko erabilera administratiboko edo funtzionaleko ondasun higiezinen gaineko politika diseinatu, antolatu eta kudeatzeari buruzko eskumenak esleituak ditu, eta arestian aipaturiko lanak gauzatzeko profil profesional egokia duten langileak ere baditu, Ondare Zerbitzuari atxikiak.

Bestalde, Ondare Zerbitzuari Foru Komunitatearen ondare ondasunen kudeaketari loturiko eginkizunak dagozkio, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak idatzi, kudeatu eta gainbegiratzea ere.

Bosgarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Manu horren 3. apartatuak ezartzen du esleipen hori egin behar dela bi departamentuetako titularren baterako baimen baten bitartez, baldin eta esleipena egiten duen organoa eta kudeaketa esleipena egiten zaion administrazio organoa departamentu desberdinetakoak badira, kasu honetan bezala.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Batera baimentzea Ondare Zerbitzuari kudeaketa-esleipen bat egitea behar diren jarduketak egin ditzan obren exekuzioa eta zuzendaritza kontratatzeko honako proiektu honetan: Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregia birgaitzeko eta Nafarroako Memoriaren Institutua eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia izan dadin moldatzeko proiektua.

Bigarrena.

Esleipen honek ondorioak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, lanak amaitu arte. Lanak 2024ko erdialdera amaitzea aurreikusten da, baina uste da obraren harrera osoak Ondare Zerbitzuak zenbait jarduketa kudeatzea ekarriko duela, 2024ko amaierara arte.

Hirugarrena.

Esleipenaren xede diren prozeduren ondoriozko gastuen finantzazioa eginen da Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorren “Rozalejoko markesaren jauregiko obrak” izeneko B20001 B2200 6020 232500 partidaren eta horretarako 2023. eta 2024. urteetan gaitzen diren partiden kontura, baldin eta horretarako kreditu egoki eta nahikorik bada. Gastu horiek 9.275.029,36 eurokoak izatea dago aurreikusia (obraren aurrekontua 7.959.422,36 eurokoa da, eta horri gehitu behar zaizkio, kontrata aurrekontuaren gainean, kreditu globalari dagokion %10 eta gehiegizko neurketen beste %10).

Obren aurrekontuari gehituko zaio obren zuzendaritzaren ordainsaria: 115.000 euro (139.150 euro, BEZa barne). Guztira, 9.414.179,36 euro (BEZa barne).

Zenbateko hori Ondare Zerbitzuaren eskura jarriko da, behar diren kontratuak lizita ditzan eta horien ondoriozko ordainketak egin ditzan.

Laugarrena.

Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ondare Zerbitzura, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, eta Herritarrekiko Harremanetako eta Ekonomia eta Ogasuneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria; Elma Saiz Delgado, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: F2117972