127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, aldatzeko Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2208720