127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Eguzki-energia berriztagarriko instalazioak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2022ko ekainaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Uharte Arakilen eguzki-energia berriztagarriko instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarrikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da ordenantzaren hasierako onespena.

Uharte Arakilen, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209093