127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2022ko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Aldaketa 2022ko ekitaldian aplikatu beharreko tasa, karga-tasa eta prezio publikoetan (Uharte Arakilgo Udalak 2021eko abenduaren 20an onetsiak).

Uharte Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aldeko sei botorekin eta parte-hartzearen ondoriozko abstentzio batekin:

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen 2022ko ekitaldian aplikatu beharreko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2022ko ekitaldian aplikatu beharreko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak onesteko erabakia 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 6an.

Haietan ez ziren sartu irizpideak eta prezio-taulak Uharte Arakilgo udal-mugarteko herri-lurretan telekomunikazio instalazioak jartzeko erabilerarako, zehazki, Artxueta mendiko herri-lurrak erabiltzeari dagokionez.

Horiek horrela, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak), aho batez erabakitzen da:

Lehena.–Aldatzea 2022ko ekitaldian aplikatu beharreko tasa, karga-tasa eta prezio publikoak, 2021eko abenduaren 20an onetsiak, eta haietan sartzea irizpideak eta prezio-taulak Uharte Arakilgo udal-mugarteko herri-lurretan telekomunikazio instalazioak jartzeko erabilerarako, zehazki, Artxueta mendiko herri-lurrak erabiltzeari dagokionez.

Bigarrena.–Irizpideak eta prezio-taulak onestea Artxueta mendiko herri-lurretan telekomunikazio instalazioak jartzeko erabilerarako:

–Lagatako azalera:

  • 0-50 m²: 35,50 euro urtean m²-ko + BEZa.
  • 51tik 100 m²-ra bitarte: 33,72 euro urtean m²-ko + BEZa.
  • 101etik 150 m²-ra bitarte: 32,03 euro urtean m²-ko + BEZa.
  • 151 m²-tik goiti: 30,43 euro urtean m²-ko + BEZa.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik.

Uharte Arakilen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209059