127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Bizitegi-erabilerarako eraikinak birgaitzeko edo eraberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Uharte Arakilen bizitegi-erabilerarako eraikinak birgaitzeko edo eraberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharte Arakilen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209058